
Egueldi mamu ta euri arriskuai aurre eiñaz gaur be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK. Pankarta atzin 117 lagun ipini diz, tartin jarduneko alkati eta EH Bilduko zinegotzi bat. 20 minutun egon diz bertan eta komenta dabe pasan eguenin Gasteizen eizan manifestaziñoin ingurun baloraziñoi baikorra eibela; ixan be, jende asko batu zan eta giro paregabi eukibela. Bertan, 145.142 siñadura aurkeztu zitxuezen GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI parekatzi eskatzen. On peloti agintarixan teilatun da eta erantzunan zain geatzen diz pentsionistak.
Horrez gain, aipatu dabe Euskaraldixe martxan dala eta Udaleko beheko bulegutan eskatu leikezela Belarriprest edo Ahobizi txapak.
Bertsuk abestu eta JO TA KE LORTU ARTE!!! oihukatu ondoren amaitxu dabe euran egonaldixe. Datorren astin barriro elkartuko diz.
