
Alamedan batu diz gaur be herriko PENTSIONISTAK 12xak puntun pentsiñoi duiñak eskatzen. Gaur nobedade lez pankarta barrixe estreña dabe ta pankarta atzin 135 herrittar batu diz (tartin alkati eta EH Bilduko zinegotzi bat). 20 minutuz egon diz konzentraziñoin eta astin egon dizen barrixak kontatxuez: Alde batetik, eguenin Galdakanon egin zan bertso lehiaketako azkanengoko jaixe ederra ixan zala eta 350 lagun batu zile bertan; beste alde batetik, gogorarazi dabe hilan 15in Gasteizen manifestziñoi eingo dala eta siñadurak Parlamenture erungotxuezela, 140.000 jasotxuez, eta on ardura politiku daukenan eskun gelditzen da jendartin ein dan eskakizun zabal horrei zein erantzun emoteotzen.


Horrez gain, EHPMk (Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendu) bat etxen dau Palestinan alde ongo astin eingo dizen mobilizaziñoikin eta Alamedako pentsionistak Hego Euskal Herriko hiriburutan eingo dizen manifestaziñoitxan parte hartzea animateko eskatu de. Baitxe be, gaur arratsaldeko 7retan Alamedan eingo dan elkarretaratzin be bai; ixan be, emakume gasteiztarraren erailketa matxisti zalatzeko konzentraziñoi eingo da eta. Jo ta ke, LORTU ARTE!