Alamedako PENTSIONISTAK martxan osteabe!

Gaur eguerdiko 12xetan batuko diz osteabe Alamedan herriko Pentsionistak pankarta atzin pentsiñoik gitxieneko soldatiaz parekatzeko eskatzen. Danok euki dou ongo egunetan opor txikixak eta inddarrak hartute martxan hasitxe daz aurreko astetik Euskal Herriko herri askotan latxeik.

Siñadura bilketi amatxu zan baixakun, eta prentsan agertu dan lez ixe 140.000 batu dotxuez. Datorren hilan 15in Gasteizen manifestaziñoi eingo dabe eta EAEko Legebiltzarrea erungotxuez siñadura guztik. EHL (Herri Ekimen Legegile) honen helburu de pentsiñoik gitxieneko soldatiaz parekatzi. Lan handixe ein ddabe siñadurak batzen eta on ordezkari politikun ordu ixango da, honei erantzun ein bikotze. Gogun euki pentsiodunen heren batek 850 euro baiño gitxia kobraten dabela eta horren artin emakumik dizela %70.

Hortik aparte, gogoratu eguenin, maixatzan 8xan, bertso bazkaixe eingo dabela Galdakaon. Ixezko modun, aurten be bertso eta olerki lehiaketi antolatu dabe eta eguenin ixango da sari banaketi. Animaten dizenak egun eder bat pasateko aukeri eukiko dabe.

ASTELEHENETAN DANOK ALAMEDA, PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!