
Ondarroako Udalak eta ongizate batzordi osatzen daben herriko taldik ‘Danon Ondarru!’ sentsibilizaziñoi kanpañi antolatu dabe maiatzeako. Maiatzaren 7tik 25ea egongo diz jarduerak eta euran helburu kontzientziaziñoi zabaltzi de.
Ongizateko taldik diz sistemik dauken hutsunik estaltziaz arduratzen dizenak, eta eurai esker, Ondarru justuaua eta inklusibuaua da. Horretaz gain, normalin ixilpin etxen daben lana da eta bistaratu egin nahi dabe. Ixilpeko lan horrek, bañe, ezinbesteko garrantzixe dauke herrixan: alor desberdinetan dabiz lanin egunero, herri hobiaua etxeko. Herritar askorek ez dabe jakingo Ondarrun hainbeste ongizate talde dakauenik (ARNASA elkarti, OROITZEN elkarti, GORABIDE elkarti, DANONARTIN elkarti, GURUTZE GORRIA, KARENKA elkarti, A-A eta ALANON elkarti…) eta gitxiaua zeintzuk dazen horren atzin edo zein dan euren jardune.
Azpixan dakazue Maxatz osun eingo dizen ekintzan egitarau. Hurreatu zeube eta emon babesa euran lanai, eskertuko dotzue.
