Ernai Gazte Antolakundin urteroko udabarriko zitxiai erantzunez, Berriozarren (Nafarroa Garaia) batu diz milaka gazte ezkertiar, feminista eta independentista. Zelan ez, ondarrutarrak eta eskualdeko gaztik be bertaratu diz domekan Aberri Egunaz amaieri emongo dotsen lau eguneko topagune honeta. Formakuntza politiku, hitzalidixak, tailerrak, ikuskizunak, kontzertuk… ixan diz nagusi 2025 eko “Gazteon Eskutik” ekimenin.



Apirilak 17, Preso Politikun nazioarteko egunin, manifestaziñoi jendetsu ein ben “ASKATASUNERA” lemapin. Egun batzuk lehenaua UPN eta lobby españolak egun honetako deitxute euazen ekimenak Auzitegi Nazionalea erun eta kriminalizaziñoi saiakeri salatzeko ein ben manifestaziñoi hau.



Formakuntza, eztabaida, tailer… ezberdin ugari egon diz egitaraun barrun. Feminismu, etxebizitzi, euskeri, kirolak, Sozialismurako euskal bidi…




Aisialdirako tarteik ez da falta ixan, inddarrak hartzeko gazte bazkaxe, kontzertuk…






Ta zelan ez, biharra etxi be toka gakoe herriko gaztiai. Topagune erraldoi honek bolodres lan handixe eskatzen dau… montajetik hasi, turnuk, zaintzak, barrako ardurak…


Eskualde eta herriko talde argazkixe be ata dabe gaztik urtero modun! Ederra ekipu! Bai, bai, bai Lea-Artibai!!!

