LOREN ARKOTXA MEABEk laga gatxu

Goxeko lehen ordutan jaso dou albisti, Loren Arkotxa Meabebasterretxea zendu dala goxaldin [Apirilak 7] 80 urte eukazela.

Loren, “Arteta” modun ezaune nausi askontzat, gaxotasunak erusku geure artetik. Ondarruko Arteta baserrixan jaxo zan Loren 1945in. 17 urte eukazela Australire jun zan, basogintzan biharra eittea. Ixez herrixan ein zan “Basques in Australia” erakusketan jakin ixan genduzen beran eta beste hainbat herritxarren bixipenak zehaztasun gehixauaz. Kanadan be ibili zan biharrin Euskal Herrire buelta ein aurretik.

Urruntasunak ez eutsan euskaraik eta Euskal Herrixanganako maitxasunik desagertarazi. Herrire buelta ein eta mobimiento desbardinetan ibili zan; Zubi Zahar Herri ikastolan, Artelanen, Herri Batasunan…

Eta holantxen, Ondarruko alkate be ixan zan. Ondarruk euki daben lehenengoko alkate abertzali. 3 legegintzalditan ixan zan alkate; 1987tik 1995ea eta 1999tik 2003ra arte. Herri Batasunatik lelengo eta gero Euskal Herritarrokeaz. Berak esaten ban modun, beran militantzixi ikusgarrixe zan, baine zenbat kiden ezkutuko bihar eta borroka beraz batea… Alkatin figuriaz sarri pasaten da hori, pertsona bakarrin ipintxen da foku baine dauken taldi, ezkutuko sare hori; etxekuk eitten daben sustengu… horrek baik… A zelako komunidadin parte ixan zan Loren bera be! Eta horretxek eitten gaittu handi mugimendu modun, geure komunitatik.

Alkate eta Udalbiltzako lehendakaxe be ixan zan,  ilegalizaziñoi garaixan be sartu ginan. Udalbiltzan kontrako operaziñoi matxan ipiñi eta 21 lagun auziperatu zitxuezen, horren artin Loren. Hori dala eta kartzeli be ezautu ban. Kartzelaratzik ez eutsan gorrotoik sortu, hain argi eukan eta holan esaten eban ondo gebizela eta lortuko gendule…

Lorenek bixi-militante luzi euki dau. Militaten hasi zanetik, zelan aldatu dan testuinguru, mundu bera, gure herrixe eta batez be, mugimenduk berak be zelako garapena euki daben… Estrategixa kanbixu, belaunaldi aldaketak, krisi ekonomikuk, pandemixi, mugimendu ezberdinan sorreri (pentsionistak, zaintza…) internet eta sarin agerpena, greba feministak, indarkexa matxistiai aurre hartu nahixak eta eraldaketa feministi… Zelan aldatu gatxu horrek danak! Eta Lorenek, ibilbide horretan jakin ixan dau alde argi, baine batez be ilunetatik; minak errebisa eta mugimenduaz batea eraldatzen.

Loren, jarraitxuko dou borrokan; garatzen eta eraldatzen. Helburu douen Euskal Herri independiente, Sozialista, euskaldun, feminista eta ekologisti lortu arte. Ziri-mirixe ixaten jarraitxuko dou.

Besarkada handi-handi bat etxeko eta lagunoi!