Hezkuntza publiko duinan alde irakaslik burrukan!

Gaur 9. greba egune euki dabe EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikuko irakaslik eta beste behin arrakasta izugarrixe euki dau. Milaka lagun batu diz Gasteizko kalitan kalitatezko hezkuntza publiko duin baten alde. Euran aldarrixak honetxek ixan diz: ratixun jeitsieri, burokrazixi gitxitxu, ordezkun baldintzak hobetu, gazte barritze plana, baliabidik gehitxu, lan hitzarmena barriztu…

Aurtengo ikasturtin urtarrilin hasi zin grebakin, gero otsailin jarraitxu ben, martxun be beste hiru eguneko grebak euki zitxuezen eta azkanak apirilin ixan diz. Gasteizen ein daben azkan manifestaziñoire Ondarrutik bi autobusek urten dabe.

Edozein langilek greba baten aurrin bi jarrera hartu leike, grebiaz bat ein edo biharrea jun, bixak zilegixak diz. Greba batzen danak hobekuntzan aldeko hautu etxen dau eta biharrea dunak beran motibuk eukitxen dotxu (ez dau etxen bat eskakizunakin, hipoteki daukela eta ezinezku dabela, seme-alabak daukela eta diru galerak daukezela, oporretako diruk gorde bitxule, sindikatukin ez dala ados…) Kontutan euki birana da, greba egun bakotxak diro galera handixe suposaten dotsala langileguai eta halan da guzti jarraipen handixe euki dau grebik.

Gure zalantzi hau de: ixe lortu ezkeo ez dabenak grebaik etxen, grebiaz lortutako onurai uko engotze? Kontsekuentik badiz euran erabakixaz hori enbikoleuke. Bañe narru  lodixe daukenez, ezta hori gertako. ESKIROL hitze zelan definiuten dau jendillaje honek?

Zerta datorren editoril hau? Ondarruko hezkuntza publikuko langilik BETI egon diz edozelako borrokan aurrin, ixan langilin aldekutan (zaharrauak dizenak gogoratuko dabe ondioik ondarruko institutuko irakaslik bere sasoin, PNN profesores no numerarios erun ben burrukiaz edo arazo politikun aurrin atzin ezin geatzen, politika feministi bultzatzen greban, etab.) Bañe denporak aldatu etxen diz, lehen lelengokuk bazin kalea urteten, ongun Ondarruko institutuko gexenguk ez dau bat ein greba deialdixaz. Diru faltan ete dabiz herriko institutuko irakaslik?

Halan da be, esan birde EAEn arrakasta handixe euki dabela greba ziklo honek. Guk argi dakau gauza bat:

Borrokatuz lortzen dizela hobekuntzak.