MARIA ROSA ARTOLA BEDIALAUNETA Borroka kidi jun gazku!

MARIA ROSA “Plaiku”k agur esazkun atzo 84 urte eukazela. Asko berba ein leike beran bixitxin ingurun, ba guk suertez beran ahotik entzun ahal ixandou ( grabaziñoik eingentzalako). Edadez aurrea duzenak, Plaiko tolduk kudeatzen ezautuzue, beste batzuk Alamedako txurreixan… lan eta lan beti.

Frankismo garaxe toka gakon bixitxi eta beste askoren latxeik, diktaduriai aurre etxi erabaki ban. JABIER URANGAz ezkondu eta herrixan hainbat ezkutuko bihar etxeko ezinbesteko taldi bihurtu zin beste lagun batzukin batea, ANDONI ARRIZABALAGA, ANJEL 34ku, GAIZKA URRESTI….ta zelan ez beroi tartin.

Belaunaldi barrixak ez dabe jakingo Basauriko kartzelako ihesaldixe (1969-12-11, 15 lagunek hanka einbena) nun eta zelan bideratu zan. Edo SALKALA zer ixan zan (supermekatuz gain), gaur eguneko ANDIK ONA taberni dan tokixan edo XENKI ta MURGI (Lekatxon hil zitxuezen ETAko kidik) nun bixi ixan zin gure herrixan ta zelako estutasunak pasa ben edo zenbat erakundeko kidei babes emon ixan gakon herrixan…..Horrek eta beste hainbat gauzatan parte ixan ban MARIA ROSAk (ixelako nabarmenkeixa baik).

Franko hil eta “demokrazixe”alla zala ta herrigintzan jarraitxu ban, denporik lagatetzan heinin (emakumi eta hiru seme-alaban ama), Zubi-Zahar herri ikastolin sorreran, Kresala Kultur elkartin parte, Artelanen be beran leku eiban…

Bañe Euskal Herrixak aurrea jun biharrin lehen baño egur gexa jasoten jarraitxu ban (Anjel 34ku garbitxu ben) eta kartzelak hutsitxute egotetik beteten hasi zin osteabe. JABIERrek eta MARIA ROSAk euran seme-alabai zapalkuntzin transmisiñoi erakutsi dotzen eta osteabe sufriuti toka gakuen (KEMEN, semi, erbesteratzea behartute). MARIA ROSAk irribarreik galdu baik egoera barrixan aurrin ezeban etsi, beti semin albun.

Eta mundu amaiera jun bihir bazan hara jungo zala esaten ban.


User comm
ents

Gaxo txar bat diagnostikatzen bañe horrek ez ban kikildu. Kalin ikusten gendun, beti lez eleante, buru altzata. On atsedena hartzeko momentu alla gako, bixitxa gogorra bañe alde batea politxe toka gakon bixitxi. Graba gendun egunin hausnartu eta galdera bat eitzan beran buruai: “Merezi ixan dau? Duda baik” erantzun ban.

TURRUNE etxen douenon partez, besarkada handi bat etxeko guztiai.

Mille esker MARIA ROSA eindako guztiatxik!