Gaur be Alamedan ikusi douz herriko PENTSIONISTAK pankartin atzin, HEL-GUTXIENEKO PENTSIOA: LGS, siñatu. Hain gatxe da ulertzi, GANORAZko bixitxi eruteko pentsiñoi duiñak euki birdouzela?. Eta bigarren reflexiñoi bat, ixer lortu ezkeo, ez dabenak bat etxen mobilizaziñoikin uko engo letzake Pentsiñoin igoerai? Gogorra da esati bañe horrek ixen bat dauke (ahi lo dejamos). Jente borrokalaixai esker mundu aurrea du, etxin geatute iñoiz ixe ezta lortu! Gaur 140 Ondarrutar batu diz bertan eta kalea urteten jarraitxuko dabela esazku antolatzallik. Dana ezta borroki ixango eta ongo hiilin 7 urte beteten dotxuenez kalea urteten hasi zile, bazkaxe antolatu dabe Antiguako Aman hori ospatzeko. Jo ta Ke LORTU ARTE!

