Herriko PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Besteik ez badabe gure herriko PENTSIODUNAK irmo jarraitzen dabe eskubide sozialan aldeko eskakizunakin, ixan PENTSIO DUIÑAK eskatzen edo Osasungintza Publiku ganorazkun alde edo garraio publiku hobetzin alde. Gaur Alamedan batu diz astelehenero lez pankarta atzin 140 lagun, egueldixe alde eukela. 20 minutuko geldialdixe eindabe bertan eta kanpaña barri baten barri emon dabe bertan. HEL (Herri ekimen legegilea) buruzko siñadurak batzen hasi diz (Pentsiñoi minimu/soldata minimuaz, parekatzi helburu artu dabe). Astelehenetan, Alamedan eongo diz eguerdiko 12xetatik ordu bateta. Baixakutan arratsaldeko 7retatik aurrea Kalekutzin eta domeketan eguerdiko 12xetatik aurrea Alamedan. Hurreatu maxeta eta siñatu! Datorren astelehenin be Alamedan batuko diz. Jo ta Ke LORTU ARTE!