Urte zaharrai agurre ta barrixai egurre! Ongi etorri 2025!

Gaur urtero modun eta ohitxurai jarraituz, ekimenez beteta emon dotsau amaieri urtiai. Herrixe jendez lepo eon da eta elkartasuneako eta aldarrikapenak euki dau leku gaurkun be. Goxin hotzai aurre einaz, Kakatzan bizikleta gainera eta Kalamendire urteroko mendi martxi. Eguerdixan Gure Eskun talo txosni, Preso eta Iheslaixan etxeratzin aldeko udalan elkarretaratzi, Ernaiko gaztin gazte argazkixe…

Agur esan urte zaharrai eta datorrenai ongi etorrixe nahi dotsau emon! Gure artetik jun dizenak gogun beti! Ixan zazelako gaz eta gazelako ixango diz. Zuen ametsak gurik be badizelako, AURRERA BOLIE! Bidi etxen guz ta helburuk gerua ta hurria dakauz, eztou etsiko.

Ongi etorri gure artea etorri dizenai. Beste guztik geuaz eon arte ez gaz gelditxuko! Besarkadaik estuena aurten be gure artin urti amatxu eta hasiko ez daben Preso, Iheslari eta Deportatuai. Matxe zatxuau!

Gora GU ta GUTARRAK!