
Gutzako IÑAXIO SAGASTA, danan gañetik ABERTZALI, 86 urteaz jun de gure artetik. Sagasta modun ezautzen bagendun be, ixatez Axunaneku zan, Sagastaneku andri zanelako.

Ofizioz, gazte-gazte arrantzale sasoi haretan ohiku zan modun. Lelengo semi jaxo zanin, umik hazten nahi zitxuzela ikusi eta Sagasta Enea jatetxi irai ben Artabiden (debekuai aurre egiñaz).

Zemat leatz, atun, zapo… ikatzetan erre daben ezingo genduke zenbatu. Jatetxez gain, Euskal Herrixan askatasunan aldeko ezkutuko borrokalaxan kokaleku ixan zan Sagasta jatetxi (hango paetak berba engo baleuke!). Estatuko indar parapolizialak jakitun zin Iñaxiok zelan pentsateban ta bera beldurtzeko hainbat gutun bixaldutzen, berak jaso, salatu, ta len baño gogorraua bihurtu zan.

Holan dakarrezen 3 seme-alaban ondun eta herri dinamiketan be ibili ixan ahal ban. 1970in, El Correo Españoleko hainbat egunkari erreteko ekimenin parte hartu ban Alamedan eta kartzelaratu ixan zan Basauriko espetxin beste hainbat lagunekin batea (tartin beran andri) 10 egun ta gero askatu zitxuezen.
Herri ekimen desbardiñetako partaidi ta sustengatzalli: Kresala kultur elkartin edo Zubi-zahar herri ikastolin babesletako bat. Ezker Abertzaleko ekimenetan presente, zer esan preso, iheslai ta deportatun aldekutan.


Ez euan manifestaziñoirik beran diarrotsa entzuten ez zanik, Herrera de la Mancha, Paris… Kontxintxina jun bihir bazan be!

Kantati be oso gustoku ban, lagun artin ibiltxi zer esanik bez.

Presun aldeko Santa eskin urtero urteteban.

Egin itxi benin be hor ibili zan diru batzen Gara sortzeko. Ta zer esan Plazagañin…Arrantzale egunin atune erreten fin beti.


Urtza (alabi) kartzela erun eutsenin hartu ban golpiai be ein eutsan aurre, etxea etorri te Zubi Harresixan barriro alabi zelan eruten eutsen bixi bihir ixan ban, beran gogortasunin herri oso baten babesaz gozatute.

Danak etxea ekarri arte hortxe beti, gaxotasune ailla eta urte betin barrun erun dabenearte. Geuaz geatzen diz Iñaxio, zure inddarra, atune erreteko ikatzan trukilluk, eta emondako guzti.
Besarkada handi-handi bat etxekuai!