Bat eginez INDEPENDENTZIXA! Ernaiko manifa nazionala Domekan Donostin

Irailak 8an (Kontxako domeki) manifa nazionala deitxu dau ERNAI gazte antolakundik “Bat eginez, INDEPENDENTZIARA” lemapin. Manifiaz gain egun osoko egitarau antolatu dabe gaztik.

Ernai gazte antolakundeko militantik 290.000€ ko isunak jaso dotxuez gazte burrukan ibiltxearren. Hain zuzen be Aitor eta Galder gazte arabarran atxilotzin kontrako protesta baketsutan parte hartzearren Eusko Jurlaritzako segurtasun sailan eskutik. Tartin herriko 6 militantek 10.000 euro baino gehixa ordainddu bir ixan dabe.

Autobusin ixena emoteno Alai tabernan da zerrendi.

Argi da gazte antolakundin kontrako eraso honek helburo garbixe daukela: Ernai ekonomikoki itxo eta desagerrarazti. PNVk gidatutako segurtasun sailak mozal legi aplikata gazte burruki gelditzi dau helburu.

Donostin 100 arraunlarik manifestaziñoin parte hartzeko deixe einddabe eta babesa emon dotse gazte burrukan ibiltxearren isundutako militantiai.

Zerrenda honetan ikusi geinkez gure herrikidik dizen edo herrixan arraun ein daben arraunlaixan ixenak. Esate bateako: Iñigo Larrinaga, Aitzol Elu, Iban Martinez, Jenaro Zelaia…

Memoixi astintzen. 1975-09-01!

Memoixa historiku jaso ta zabaldu nahi dou, ta hori dala ta Ondarrun eta Ondarrutarron kontuk zabaltzen jungo gaz lantzin lantzin. Hamen hasieraku.

Gaurko egunez 1.975in. Artxibuk arakatzen ibili gaz ta on dala 49 urte zer gertaten zan herrixan jasota gelditxu de herriko artxibun (kuriosu de, sasoi hartako aguazillan jefiai (CANTERA jaunai) esker dakauzela idatzi honek). Urte hartan pil pillin euan TXIKI eta OTAEGIn juzixu eta beti lez Ondarrutarrok ez gaz geldik egotekuk ta Kalea urten beharra ikusi gendun mutil bixan herixotz zigorran kontra.