Astin konturatu gaz Itxurribarriko paretin agertu dan margolanaz. FIDEL CASTRO RUZ eta IMANOL ORUEMAZAGA BASETA agertzen diz bertan ta ixenburu hau ipinitze lanai: IRAULTZAILE BI berbetan. Guk ez gendun ezautu FIDEL bañe bai IMANOL, ta baieztatzen dou iraultzalle handixe ixan zala. Bakotxa beran mallan, batek Ertamerika osu irauli ban ta bestik herri xume hau (Ondarru). 1956xan etorri zan gure herrire elixako organista latxeik, herrittarrakin bat eiban eta herri-harru bihurtu ban bixi gazen tokixe. Sasoi hartan gertaten zin injustizixa desbardiñai aurrea ein (herri eta Euskal Herri mallan) ta komunidade sendo bat martxan ipintxi lortu ban. Frankismo garaiko agintarixai aurre etxi toka gakon, eleiz atzerakoi batei be pilak ipinitzan, indar okupatzallik jo puntun ipini ben (hartzi toka gakon)….ez euan IMANOL gelditxuko banik. Herrigintzan sartu zan buru belarri (hizkuntzi bultzatzen, langillin aldeko aldarrixak zabaltzen, kulturiai oiñarrixak ipintxen, hezkuntzi zutabe lez hartzen, memoixa historiku azalerazten, herrixe udalea zuzentzen…), danin ban parte.

Ez zatxuau ahazten IMANOL ta zuk lagatako ondari jaso ta zabaltzen ahalegindduko gaz. Hain matxe zendun herri histoixi gorde zendun urtitan toki ezberdiñetan (garai gogorretan be bai), zenbat kuartilla bete zenduzen ezta kontateik (beste asko erre bihir ixan zendun), dokumentu, liburu, esku orri, kartel, argazki… Guk hor jarraitzen dou altxor hau zaintzen ta gehitzen TXIKIA abestixak esaten daben latxeik, gure haurrek biharko ikastoletan haien izenak abestu ditzaten!

