2024ko PLAZAGAÑI martxan hasi de!

PLAZAGAÑIn ipintxen dan jangelin prestakuntzan hasitxe daz. Ekimen hori aurrea eruteko hillik lenaua antolatzen ibiltxen diz. Aldakuntzaren bat ein bihir bada, edo aurreko urtekuai hobekuntzak gehitxu birbadiz… beti da zeregiñe, jentiai erreztasunak emoti dalako helburu.

Auzolanin etxen douen jantokixe da PLAZAGAÑEku, danok gaz boluntaxuk (baten batek dudi baeukan be), batzuk edadi dala ta amaieri emoteotze euran aportaziñoiai,, beste batzuk hasi etxen diz esko bat botaten, EZ DA ETENIK!. Nahiko zenduke zeuk be parte hartu bertan? Hurreatu eta esko zabalik hartuko zatxuau. Edo maxak serbiutea, edo fregau etxea, edo estrukturin montajea, edo Sardiñak erretea… edonun bota zeinke esku, zerrendak beti daz zabalik.

Hartu emonetan oinarritzen da gure ibilbidi, Ezta herrixan elkarte bat gure laguntzaik ez dabenik jaso, ta gustoa lagatzau gure mateixalak eta infraestrukturak ixan kirolekuk (futbola, arraune…), auzotan etxen dizen jaxetakuk (kamiñazpi adibidez), elkarte humanitaxuk (Arnasa, yaalah, presun aldekuk…) herriko Ikastetxik, Aisialdikuk (Txirrimorraski, Radixu, bateleruk…), Gaztetxi…. Horixe dala HERRIXE ETXI eristen gasku.