Gaur gabaz Sanjuan suak, danok Kalea!

San Joan gabeko ospakizunak udako solstizixuaz, Ipar hemisferixun, erlazionatutako ospakizun paganun dauke jatorrixe. Udako solstizixu urteko egunik luzeena eta gau laburrena garaixe da. Egun hori ekainaren 21a edo 22a ixaten da; gaur egun, erlijio katoliku dala ta, ekainan 24an ospatzen da San Juan Bautistan omenez.

Guk,urte luzitako ohitxurai jarraipena emonaz, San Juan suak eingo dou gaur gabaz herriko hainbat lekutan, eta akelarrea gauerdixan Musika Plazan. Batzuk Astillerukuk bestiok Kantxopekuk, Kamiñazpikuk be hor ibiliko diz, Artakuk be atzin ez diz gelditxuko…erdiko palu jausi arte danok irabazle!