TURRUNE lanaz Kultura Ondarea Saria irabazi dabe eskualdeko ikaslik!

Oso aproposa dala ereisten gasku atzoko HITZAk argitaratu ban albisti, bueltan bueltan gu erretrataten gatxulako modu baten edo bestin. Ia zeuek be ikusten dozuen esaten douena (herria bereizgarri egiten duen komunikabidea dala edo ta herrian zerbait gertaten bada jakin arazteko dala TURRUNE, diñue bideuan).

“Euskal Kultura Ondarea zabaltzeko bideo lehiakea antolatzen dau urtero Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Sailek, eta aurtengo sarixe eskualdeko ikasle talde batek eskuratu dau. Hain zuzen be, Denis Alberdi markina-xemeindarraren, Amets Alvarez etxebarritarraren, Araia Gartzia-Salazar ondarrutarraren eta Elaia Gogenola berriatuarraren TURRUNE ixan da aurtengo lan irabazli. IkasturtI ezin hobeto amaitzeko Napolirako bidaia batez gozatu ahalko dute ikasleek, lan onenaren sarixe irabazitxe.

Ondarrun arrantzik urte askotan zehar euki daben garrantzia lantziaz batea, Turrunak izan duen eragina be erakutsi dabe bideun.