Ohiku ixaten da musika taldik euran ibilbidiai amaieri emotetzenin ta gitxitan denpori pasata gero eszenaxuta buelta eitxi, ba hor be Ondarrutarrak berezixak gaz, behatu ze mezu alla gaskun korreure astin:
Sortu ginenetik 40 urte igaro eta gero bueltan gatoz, TU-K ren bigarren fasea gaur hasi da.
Hemen lehen aperitfa. 1989an Telenorten grabatutako “Itsuen Begiradak” abestia, Jose Lastrak Tipo Pete estudioetan bermasterizatua. Irailean aterako dugun binilo bikoitzeko abestietako bat.
Aurki inoiz editatu gabeko abesti berri bat bere bideoarekin eta proiektu guztia aurkeztuko dizuegu. Laister arte!!