Ondarruko institutuk ZIENTZIA eta TEKNOLOGIxako 4. ediziñoi antolatu dau Maiatzan azkanengoko asteako ta zabaltzeko eskatu dosku (esan eta ein). Hurreatu entzun eta ikastea!

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ASTEA ANTOLATU DU ONDARROA BHIk
Laugarren urtez Ondarroa BHIk Zientzia eta Teknologia astea antolatu du, eta egitarau oparo bat prestatu dute hitzaldi eta tailerrez osatua. Eguaztenean [maiatzak 29], estimulanteei eta minbiziariren inguruko saioak eta dronen tailerra egingo dituzte. Eguenean [maiatzak 30] teknologia eta futbola, burmuinaren barnean eta muralen teknikei buruzko hitzaldiak egongo dira. Barikuan [maiatzak 31], ostera, motorrak, astrotopaketak eta erroten teknologia landuko dituzte saio ezberdinetan.
Herritarrak eta eskualdeko adituak izango dira protagonista hiru eguneko egitarau osatuan, eta ikasleei zuzendutako saioak izateaz gain, herritarrei bideratutako saioak ere egongo dira. Herritarrengana heldu asmoz, egitaraua osatzen duten ekintza batzuk streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Antolakuntzatik aipatu dutenez, “Zientzia eta Teknologia arloetarako ikasleen grina sustatzeko helburua du ekimen honek”.
Izena eman. Dronen tailerrean leku mugatuak egongo dira, eta 11-17 urte bitartekoei dago zuzenduta. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute zigoraldazabal@ondarroabhi.net posta elektronikora idatzita.