
MIREN “ARRIXA” zan gutzako, emakume fin eta borrokalaxe ixan da bere bizitzan. Egun señalaun esazku agur, beran bixitxako ildo bat ixan dan urteurren bexperan, bixar beteten dizelako KOLDO ARRIOLA ARRIOLA hil ben 49. urteurrena (aurtengo Gudari egunin beran hutsuni igarrikou, KOLDOn argazkixe eskutan hartute). Sasoi gogorrak eta politxak bixitxi toka gakon Mirenei, zapalkuntzin aurrin ixilik ez zan iñoiz geatu, Frankismo garaixin errepresiñoi hurretik sentiu ban, bikote kidi proiekto empresarialan sorkuntzetan (Cikautxo, Kide…) parte ixan zalako gerrixe estutu beharra jasan ixan ban. Ume biren ama ixan arren, Herri mugimendutan be parte aktibu ixan zan, Artabide kaleko Herri Batasunako taldin, EGINen sorkuntzan be burubelarri, Zubi Zahar herri ikastolan be esko bat botateko beti prest, Kresalan be zer esanik bez… Ondioik gogun dakau beran irudixak Herri Harresixan, urtik euki arren iñok pentsa baban kikilduko zala, han ikusi gendun lelengoko ilaran.
1991ko Martxoak 31an Iruñan Aberri eguneko argazkixin

GUDARI egunin KOLDOn argazkixe eskutan hartute.

Herri Harresixan


TURRUNE etxen douenon partetik muso handi bat nahi dotzuau emon etxekuoi, hutsune hori kostako dalako beteti jakiñangain gazelako. Eskerrik asko danatxik, Betirarte MIREN!
*Bixar (baixaku) arratsaldeko 4tatik 7rak arte ixango da hilbeila Gardotzako beilatokixan.