Apirilak 7, BOGA Mendi martxi 2024!

Aurkeztu dabe 2024ko BOGA martxi idatzi honeaz:

BOGA mendi martxi, Ondarruko Zubi Zahar Ikastolik (Aurrera Mendi Taldin laguntziaz) antolatutako mendi irteerI dE. Berau, Apirilan 7 xan ixango da eta bi ibilbide desberdin eukikotxu adin zein forma fisiko desberdinak dauken jendik parte hartu dezan.

Martxa honek, hainbat helburu desberdin dauke bañe garrantzitsuenak bi dizela esango geunke. Lehena, hurbiltzen dizen mendigoizale guztik Ondarroa inguruko paisaiak eta toki berezixak ikustei eta ezagutzi mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztixentzako jaialdi bat ospatzi eta haur zein nerabeei mendixak dauken ezaugarri positibuk erakusti.

Amaitzeko, gonbidapena zabaldu nahi dotzuau egun pasa egin nahi dozuen familxia guztiai eta mendixan denbora bat igaro nahi daben danoi.

OSAKIDETZA GAXOIK DA LEA-ARTIBAIn!

LEA- ARTIBAI eskualdin gainbehera da Osakidetza, eta hori ez da gure iritzixe, herritarrok jasaten gazena baizik. Osasune oinarrizko eskubidi de, eta ezindde eskualde bat holaik laga Osasun arlun.

Zerbitzun duintasune, pediatrixi, ginekologixi, euskeri, UBI mugikorra… Lea Artibaiko bizilagunontzat oinarrizkuk dizen eskubidik diz. OSASUNAZ EZTA OLGETAIK!

Honek diz dato zehatzakin Lea-Artibaiko EH Bilduk eindaben azterketi:

PENTSIONISTAK BORROKAN jarraitzen dabe!

Eguraldixak bakin lagatze gaur herriko PENTSIONISTAi.12 xak puntun batu diz pankarta atzin, gaur 127 lagun egon eidiz esazku antolakuntzatik (tartin alkati eta hiru zinegotzi). 20 minutuz egon diz Alamedan eta informaziñoi lez argitxu dabe gaur bertan 3.141 herrittarren siñadura aurkeztu dabela udaletxin, zuzeneko autobusak lortzeko bai Bilboa juteko eta batxe be Galdakaoko ospitxalea.

6 urtez jarraixin egon diz astelehero astelehenero batzen Alamedan eta halan jarraitxuko eidabe danoi tokaten gazkun eskubide minimuk eskuratu arte. Borrokatu ezkeo gauzak lortzen dizelako, JO TA KE LORTU ARTE!

Hau de Udalin aurkeztu dan idatzixe eta PENTSIONISTAn ordezkaritza zabala:

RADIXU irratixan 2024ko programaziñoi!

RADIXU irratixak zabaldu dau 2024an tzir eingo daben programan banaketi. Musika ona entzuti gustoko badozu edo albiste interesgarrixak entzuteko gogoz bazabiz, kirola gustoku bazu…. zure aukeri, RADIXU 105,5 fm edo radixu.infon bitxartez. Edozer zalantza argitzeko, 946134007 telefonu be hor da. Gozatu belarrixak!

1976an Gasteizen eraildako langilik omentzeko ekitaldixe gaur eguerdixan!

Urtero lez, Ondarruko LAB sindikatuk eta ERNAI gazte antolakundik 1976ko Martxoak 3an Gasteizen polezixik eraildako langilik omentzeko ekitaldixe antolatu dabe. Gaur (Martxoak 3) 13:00etan Monolitun.

Garai horretan burrukatu eben eta langile klasin alde lortutako guzti aitortu eta amesten douen Euskal Herri sozialista, feminista eta euskaldune eraikitxen jarraitzeko langile guztion batasune aldarrikatuko da.

Ekitaldixaz gain, Martxoak 16an “Martxoak 3” elkarteko kide batek hitzaldixe eskeiniko dau ALAI tabernan.

*Hitzaldixan inguruko informaziñoi gexa aurreraua argitaratuko dou.