Gaur gure “Zarrak” 96 urte handi betetxuz ta hori ospatzeko kuadrillatxu batu gaz berai egun hau gozua etxeko. Guk beti esan ixan dou gazte-zarrak dazela eta zar-gaztik, bera azkan honetaku dela baieztatzen dou. Beti bixarko egune programaten, datorren urtin hau eta besti eingou, gauzak hobetzeko (gaur be planukin baja gazku).

Zemat mille raziñoi Marmitxako eitxun ezingo genduke konta. Altxor handi baten latxeik gordetetxu botatzen dotzan, atun, patata, kipula… Kantidadik. Gorputzak laguntzen dotzan bittartin, Plazagañeko marmitxakun ekipu zuzentzen jarraitxuko dabela siñatu ban aspaldixan, ta berbi beteten da.




Arrantzali lanbidez (makiñetan), jubila ondoren, udaleko zinegotzixe, kartzeli be ezagutu ban urte pare baten, koziñero mayorra urte askun Plazagañin, Txokuko lan taldeko partaidi… Bertolt Brechten esaldixe berai espreski eindaku dala pentsatzen dou,…. Ta badaz bixi guztin borrokatzen dabenak, horrek diz ezinbestekuk. Matxe zatxua Zarra!