Saharar herrixan aldeko janari bilketi eingo dau Yaalah elkartik

Beste urte batez Yaalah elkartik saharar errefuxiatun kanpamentuta urtero bideratzen dan elkartasun karabanako elikagaixak batuko dotxuez. Bilketak herriko ikastetxitan eta herriko dendetan ixango diz Urtarrilan 15etik 20re.

-Zubi Zahar ikastolan, Zaldupe eskolan eta Institutun: Urtarrilak 15etik 19re sarreretan ipiniko dizen kajetan ahalko diz laga elikagaixak.

-Gainontzeko herritxarrantzako: Urtarrilak 19 (baixako atsaldin) eta 20an (zapato goxin) herriko denda ezberdinetan egongo diz boluntaxuk.

*Herriko dendetako bilketan bolondresak bir dotxuez. Prest bazaz esko bat botateko idatzi/deitxu 615 721 057 telefonure.