Maixu handi bat jun gazku gaur, GERARDO GARRAMIOLA AGIRRETXEA!

Urte barrixaz batea jun gazku GERARDO GARRAMIOLA AGIRRETXEA 81 urte eukazela. Ogibidez arrantzali eta beran pasiñoi DANTZI. Herriko neska mutil askorek euki dou irakasle lez KRESALA DANTZA TALDIn. Beran ahotik ezautu gendun: Banakuk, kabriolak, zortzikuk, kaxarranki, arin ariñe, ezpatadantzi, fandangu, agurre…dantzak eta berbak. Bixotz handiku bañe jenixodune dantzan erakusteko, dantzako pausuk hobetzeko nekaeziñe. Gazte gaztetatik sartu gakon hainkak mobiuteko ezinegona. Zemat atako banda dantzatu daben ezingo genduke konta, eta andriaz (BEGOÑAz) dantza soltin zemat bidar ikusi douen be ezinkontauk ixango litxake, Lagun artin primerako abeslaxe be ixan da GERARDO (Euskal kantak matxe zitxun bereziki). Bagenkixen makal ebillela, kalin behin baño gexauatan topa ixan dou bañe irrifarri ez dau sekule galdu.

TURRUNE etxen douenon partez gure dolumiñak etxekuai eta lagunai. Ez zatxuau errez ahaztuko GERARDO!

GERARDO agurtzeko, zapatun tanatoxun 11:00 tatik 13:00 ak arte. Eta enterru astelehenin Andra Mari elixan arratsaldeko 7 retan.