PENTSIONISTAK gaur be kalin!

Abendu erdixe ta hegoaixe puntuaz Alamedan batu diz beste behin be herriko PENTSIONISTAK. Puntualak beti lez hamabixak puntun zabaldu dabe pankarti (PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE BORROKAN) ta atzin 175 herrittar (EHBilduko 2 zinegotzi barne). 20 minutu bertan egon diz eta asteko barrixak azaldu dotxuez: alde batetik, aurreko astin udalak onartu daben moziñoin barri emon dabe, ixan be eurak aurkeztutaku 1080 €ko gitxieneko pentsioa eskatzeko, EHBilduko ordezkaixak baietza bozkatuben eta EAJkuk absteniu ein zin. Beste alde batetik, esan dabe Bilboa eta Galdakaoa juteko zuzeneko autobusak eskatzeko sinadurak batzen jarraitxu bir dela; bilketi etxen juteko abenduntzir mahaixak be ipiniko dizela egun berezi batzutan. Herritxar guztiontzat ixango da hau onuragarrixe. Danok siñatu! JO TA KE LORTU ARTE!