Urteko azkan hillin sartu gaz eta herriko PENTSIONISTAK kalin jarraitzen dabe “danontzako” eskakizunakin (1.080 euroko gutxieneko pentsiñoi, Gizarte segurantza propixu eta soldatetan genero arrakalakin amaitzi). Euri tantak hasi diz pankarti zabaldu dabenin bañe ez diz kikilddu eta 150 lagun batu diz Alamedan. 20 minutu ein ondoren azkan barrixak emotxuez, gaur arratsaldeko 7:30 tan udalak plenu ospatzen dau Kofrai Zaharrin eta bertan eztabaidatuko da 1.080 euroko soldatin eskaeri bultzatzi udaletik. Beste alde batetik, gaur kanpaña barri bateaz hasi diz, siñadura bilketi hasiko dabe, Galdakaoko ospitxalea eta Bilboa jun etorrixak etxeko zuzenin Ondarrutik. Ahal dabenak plenure hurreatzi eskatu dabe Alamedako ekimenetik. Datorren astin be Alamedan batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekitaldixe. Jo ta Ke LORTU ARTE!
