Azaroak 30 (eguena) GREBA FEMINISTA OROKORRA Hego Euskal Herrixan!

TURRUNE etxen douenok argi dakau, Gu, GREBA GUZ! Zaintza sistema publiku, doaku, kalitatezku eta unibertsala bermatzin aldeko borrokiaz bat etxen dou. Zeuk be parte hartu greba feminista orokorrin.

Ondarruko greba batzordin egitarau:

Bixitxiai eusten dotzen lanak, zaintza lanak, gutxietsixak eta ikustezinak diz gure jendeartin, nahiz eta, Hego Euskal Herrixan etxen dizen lanordu guztixan artin, ordaindutakuk edo ordaindu gabik, %61a zaintza lanak dizen. Zaintza lanak, gañea, bereziki emakumin bizkargañin geatzen diz. Emakumiai zaintzallin rola ipini gakue. 

Zaintza lanak modu justun banatzi urgentzizku de, eta horretako gixonak euren zaintza ardurai eusti beharrezku de. Bañe, horretaz gain, biharrai eskeintzen dotzauen lanordun murrizketa orokorra be premiazku de.

Zaintza lan profesionalizatun arlun, merkantilizaziñoi de nagusi. Irabazi-asmu ardatz hartzen da pertsonen ongizatin aurretik. Gaur egun pertsona ahulenai (adinekuk, menpekotasun egoeran dazenak, aniztasun funtzionala daukenak, gizarte bazterketan dazenak…) zuzendutako zerbitzu gehixenak azpikontratata daz, eta hori ixan da pribatizaziñoirako eta prekarizaziñoirako gure instituziñoik ibili daben bideik zuzenena. Hego Euskal Herrixan, esaterako, erresidentzia guztixan %12 da bakarrik kudeaketa publikoku eta sarri Administraziñoi publikuk be patronalak diz.

Aurreko guztiai erantzuteko: Zaintza sare publiku eta unibertsala gure aldarrikapena!

Lea-Artibaiko herri guztitxan antolatu dotxuez aldarrikapen honekin betetako mobilizaziñoik. Hamen herrixetako mobilizaziñoi nagusixak eta eskualde mailako mobilizaziñoin deialdixan kartela