PENTSIONISTAK BORROKAN gaur be!

Eurixai eta hotzai aurrea eiñaz Alamedan batu diz gaur be herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta 150 herrittar jarri diz atzin (gaur aterpin), eurakin batea alkati eta zinegotzi bat. Betiko modun, 20 minutu egon diz bertan eta astin egon dizen barrixak azaldutxuez. Alde batetik, Pentsionistan Mugimenduk azaroaren 30eko Greba FEMINISTA OROKORRAZ bat etxen dabela argitxu dabe eta egongo dizen mobilizaziñoitxan parte hartzeko deixe ein dabe. Beste alde batetik, aurrera udalin aurkeztu ben siñaduran ingurun (1080ko gutxieneko pentsioa eskatzeko), abendun 4an eingo dan plenun tratako dala gaixe erantzun dabe udaletik; beraz, egun horretan plenure juteko gonbidapena zabaldu de. Amaitzeko, betiko modun bertsuk abestutxuez. Hurrengo astelehenin be bertan eongo dizela esanaz amatxu dabe. JO ta KE LORTU ARTE!