
Baten batek herrigintzi ein badau Ondarrun hori INMA LAKA ixan da. Ondarroako Historia Zaleak elkarteko kidi, Artelaneko sustatzalletako bat, Zubi Zahar Herri ikastolako lehendakaixe ixandaku eta batzordeko kidi urte luzez, herriko ekintza kultural askoren atzin egon dan emakume ekintzalli…. horretxeatxik eta eindako lan guztik eskertzeko, bera ixango da aurtengo omendu Andra maixetan.
Gizarte hobe bat ein naxan gaztetatik konpromisu hartu dau, herrixe etxen, hizkuntzi bultzatzen, injustizixin aurrin mutu ez egoten…holako jenti de beharrezku (Berthold Brechten esaldixe).


