MARABILLI 6ren AURKEZPENA Pandemixik eragindako etenaldixe eta gero badator osteabe Marabilli Festibala Ondarrure. Marabilli festibalak sormenin jartzen dau arreti, sormenan fase desberdinetan. Ez da bakarrik amatxutako lana erakusti, prozesuaz be berba etxen da. Horrek etxen dau berezxei jaialdi hau, sortzailik euran kezkak, zalantzak, pozak partekatzen dituzte berta datozenakin. Eta gero, jakiñe, emaitzan gozamena da: hitzaldixak, kontzertuk, zini, antzerkixe…
Marabilli ez da jaialdi profesionala, irabazi asmoik gabeku baño. Antolatzen douenok herriaxn eta kulturin alde lan etxn dou, gure helburu espiritu kritiku sortzi de. Marabillik Ondarruko herrixaz lotura estu dauke. Ez diz soilik famako diren sortzailik gonbidatzen (horrek be bai), herritarren leku dauke haien sormena landu eta azaltzeko eta herriko elkarte, kolektibo eta banako guztixak gonbidatzen dou horreta, euran arti libreki eta irudimenez azal dezatela.
Aurtengo Marabilli ixango da Festibal formatun eingo dan azkana. Euskerik eta emakumik eukiko dabe presentzixa nausixe, eta Queer munduai be keinu bat einde. Sei ediziñoi hauetan nazioartin eta Euskal Herrixan puntako dizen egilik ekarri douz Ondarrure (zerrendi ikusgarrixe da) eta herrixak magixaz erantzun dau. Etorkizunin ekintzak ez diz mugatuko asteburu batea, denboran barreiatute jungo diz. Aurkezpenin aurtengo programi aurkeztuko dou.
Gure ahalegin guztik egingo dou azkan Marabilli Festibal hau berezixe eta partehartzaili ixan dadin. Mundu barri bat (eta politxe) daruauelako bixotzin, gora Marabilli!