Aia diz herrire Algeriako errefuxiatun kanpamentutan behartute bixi dizen ume sahararrak. Urte luzez erbestea kondenata dan herri oso baten enbajadore txikixak geure artin daz. Aurten Yaalah elkartik 5 umen harreri antolatu dau, baine beste herri batzutan bixi dizen ondarrutarrak be anima diz proiektu honetan parte hartzea. Beraz guztire 7 ume eukiko douz uda honetan gure herrixan.
Hamen dazen bitxartin desertuko muturreko tenperaturak saihestu, mediku azterketak ein, elikaduri hobetu… eta Mendebaldeko Saharako gatazki ikustaraziko dabe ume honek.
Eguen honetan, (Uztailak 13) harrera ekitaldixe da antolatute 18:30etatik aurrea Alamedan. Bertan Yaalah elkarteko kidik, Udal ordezkarixak eta herritxarrok harreri eingo dotsau Saharar umiai. Txirrimorraskin estutik marrazkixak etxeko txoku, arpexak pintxateko aukeri… egongo da eta ekitaldixe eta gero txokolatadi!
