SAN JUAN egune 2023

ARTELAN KULTUR ELKARTIK dei hau zabaltzeko eskatuzku:

Ondarrutar agurgarriok:

Ekainan 23ko gauerdixan Artelan Elkartik urteroko Akelarri egingo dou. 

1988an hasi ginan Arrigorritik kalejiran bajaten eta Musika Plazan sue etxn, eta ondarrutar guztioi esker, bizirik jarraitzen daben ekintza dou hau.

Eta aurten be bertan parte hartzea gonbidatuta zaze! 

Etorri Erdi Aroko arropekin jantzitxe, eta ez badakazue, geuk lagako dotzuau. Gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako Txiringitun egongo ga janzten. 

Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasook, eta nahi duzuen lagun guztiekin etorri, danon eskutan dagoelako gau majiko honetako giro berezixe mantentzi, irrintzika, dantzan, kantun…

Hemen dakazue Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k gau honetarako idatzitako bertsuk: 

Astilleru ta Kanttoipe,

Kamiñazpi, Kamiñalde,

San Juan bezperan suak eitxeko, 

beti prest gerade.

Gabaz eta arratsalde, 

gazte eta ume talde,

pozik gabiz gu oihu eginaz

bakoitza bere alde (bis)

Azpitik zuhaitz adarrak,

gainetik egur igarrak,

abe ondoan pilloturikan

tresna za(ha)r ta abarrak.

Gora Astilleruko larrak!

Gora Kanttoipeko garrak!

Umeak pozik, gazteak alai, 

zoraturik zaharrak (bis)

Eskerrik asko zuen arretagatik!

Ondarroako ARTELAN  ELKARTEA