Uztailak 2 (zapatu) PIRINEOtako BIDI guz etxea!

Uztailak 2 xan, katalanak eta Euskal herritarrok 300 mendi tontorretik gora argiztatuko dou Pirineo osun tzir, gure herrixan Autodeterminaziñoi eskubidi aldarrikatzeko. Farol berezixak eta linternak erabiliaz, argi-lerro bat osatuko dou Higer lurmuturretik Creusea, Atlantikotik Mediterraniure. Euskal Herrixe eta Katalunia batuz. PIRINEOTAKO BIDEA ixena ipinitze ekimen honei, “Herri gogu” aktibati eta burujabetzako prozesu batei hasieri emoti dauke helburu egitasmo honek. Euskal Herrixan 115 tontor beteko douz, Jaizkibeletik Benasquea gañontzekuk katalanan eskutan geatuko diz. Ekimen honen informaziñoi gexa zabaltzen jungo gaz gorpuzten dun neurrixan.

MIRENTXINen beharra amatxu de!

EUSKAL PRESO POLITIKUK Euskal Herrire hurreatzen duzen heinin, MIRENTXIN furgonetan eta bolondresan beharra amaitxutzat emon dabe ta hori dala ta, ETXERATek (PRESO ta IHESLAI POLITIKUN SENIDE eta LAGUNEN ELKARTI) idatzi hau ata dau ekimen honetan parte hartu daben guztiai esker ona emoteko:

Mirentxinen parte hartu dugun pertsona denok, senideek pairatzen zenuten egoera gogorraren aurrean, elkartasuna era aktibo baten gauzatu behar genuela erabaki genuen.

Urte guzti hauetan, argi izan dugu, guretzat protagonista nagusiak presoen senide eta lagunak izan zaretela, eta bereziki, seme-alaba, senar-emazte zein gurasoak.

Zuen duintasuna eta kemena ezinbestekoak izan dira guretzat gau ilunenei aurre egin ahal izateko edo eta bazkal ondorengo eguzki distirek eragin diguten logalea alde batera uzteko.

Horrez gain, beti izango dugu gogoan bidaia luze hauetan nola zaindu gaituzuen; besteak beste, etxean egindako tortila, bizkotxoa eta kafe goxoa eskainiz. Zuekin izandako solasaldi luze bezain sakonak ere, betirako izango ditugu oroimenean, bidaia luzeek hizketaldi luzeak egiteko tartea eskaintzen baitziguten: kartzela barruko egoeraz, marrazki bizidunez, eskola edo laneko kontuez, kirolaz, parrandaz, musikaz edo baita istorio pertsonalez ere.

Gure artean betirako iraungo duen konplizidade bat sortu da kilometroz kilometro, eta zuentzako lagungarria izan den bitarteko bat sortu eta mantendu ahal izateak, benetan bete gaitu.

Badirudi guretzat azken bidaia heldu dela eta gure desiorik sakon eta indartsuena helarazi nahi dizuegu, gurearen bukaera heldu den bezala, zuentzat ere, azken bidaia laster hel dadin.

Etxean nahi ditugu, zuen alboan.

ONDARRUko herrixan lagun askok hartu dabe parte proiektu honetan era batea edo bestea (Furgonak erosteko zozketak antolatzen, Furgonak erosteko sardiñak erreten, Furgonako txoferrak ixaten, batzarrak antolatzen…) ta guk argazki bidez jasoteko aukeri euki dou.

42 urte ta gero JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLAz ez gaz ahazten!

Urtero gogoratzen dou gaurko egunez JHISA falta dala gure artin. Esperantzaik ez dou galtzen egunen baten argitxuko dala beran hilketi, susmuk beti euki douz, etxekuk, lagunak, militantzixako kidik, herrittar arruntak… beti bide bardiñea erun gatxue, estatuko inddar para-polizialak ixan zile hilketin arduradunak.

Belaunaldi barrixak etorri ala memoixi ahazten juten da, gure biharra da hori ez gertati. Gu, hori ez gertateko lanin gabiz, beran histoixi sare sozialeta altzaten, dakauen dokumentaziñoi guni aberasten (argazki barrixak topaten, sasoi hartako esku orrixak jasoten..)

https://eu.wikipedia.org/wiki/Jesus_Maria_Zubikarai_Badiola

ARRAIN KONTSERBA sektorin AURREAKORDIXU LORTU DABE!

Bizkaiko kontserba eta arrain gazitun langillik aurreakordixu lortu dabe. Negoziaziñoikin hasi zinetik gauza bat euken argi, gutxieneko soldata duin bat beharrezku zala sektoreko langillik eskatzen ben aldarrikapen garrantzitsuena. Aurreakordixo honeaz, sektoreko langille bakar batek bez ez dau 1.200 euroko soldataik baño beraua eukiko. Hitzarmenan balixu 2021 etik 2024 arte bittarteku ixango da. Hobekuntza gexa be lortu dabe, ordandutako lizentzixetan, antziñatasunin, txanda-kontratutan.. Baten batek dudaik baeukan, BORROKATZIK MEREZI DAU!

L.A.B. sindikatuk aurreakordixo honen ingurun eindaben baloraziñoi zabaldu dau.