TURRUNEruk oporretan

On dala pare bat aste jaso gendun lelengokotako mezu PARIS aldetik, ba ongun MENORCAtik jaso dou, TURRUNEruk oporretan hasitxe daz, ondo merezitxako atsedena da askorentzat, pilak kargatea duzenak gexenak. MENORCA jun dizenak epeleta jun eidi diñosku, bertako kaletan baño ederrak hartzea, kolore ederraz herrire bueltan etorteko, buru despejatea…..ta horren adierazle bi argazki eder eskeiñi dosku,bata, herrixan falta dizenakin gogoratzen ta Macarelletako kalako irudixe besti.

*Zeuek be oporreta bazuze, bixaldu argazkiren bat otzara@hotmail.com helbide elektronikure, gustoa zabaldukou eta.

Zoixonak LAGUN!

EZ, EZ gaz ahaztu zuaz LAGUN! Gaur 50 urte handi betetezuz, urtik diz herritxik jun bihir ixan ziñana txakurrak gandik ihesi bañe gu ez gaz ahaztu zuaz. Zure lankide ohiak dizela, Markiña aldeko pandero jotzalli dala, ardau banatzalli dala, lagunak dizela (Amerikanu tartin), etxekuk, kidik….. danan artin gogoratzen dosku gaur urtik beteten dozuzela. Idatzi hau irakurriko dozule espero douenez, gaur belarrixak gorri-gorri ipiniko dotzuelakun zazen lekure muso handi bat nahi dotzuau bixaldu TURRUNE etxen eta irakurten douen lagun guztin partez. MATXE-MATXE LAGUN! ETXIN IKUSI ARTE JO TA KE!

AUTODEFENTSA FEMINISTA ikastaru Etxelilan uztailak 6 eta 7 xan

Irakasli:  Emagin Elkartea, Ikerketa eta Formazio feminista. Ikastaruai buruz: Emakumion ahalduntzi bultzatzeko tallerra. Indarkexa matxisti bere osotasunin ulertu eta eraso ezberdinen identifikaziñoi billatuko da. Honen aurrin, Autodefentsa Feministiai helduko gako, eraso ezberdinei aurre egin eta gure barrun seguru eta babestuk sentitzeko estrategixak landuz.

Egutegixe: Uztailak 6 eta 7 Ordutegixe: 10:00-14:00 Leku: Etxelila  

Antolatzailea: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila

Matrikula: 5

Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).