BOBBY SANDS gogun 40 urte ta gero!

BOBBY SANDS irlandar gudarixe gaurko egunez on dala 40 urte hil zan 66 eguneko gose greba baten ostin. Irlandan aberrixan alde eta presun eskubidin alde borrokatu ban eta helburu horrekin sinisten balako gose greba luze baten ondorixoz hil zan Long Keshko kartzelan. I.R.A. erakundeko komandanti, Poeti, parlamentoko kidi Westminsterko parlamentun, hizkuntza gaelikoko militante amorratu….bañe danan gañetik BORROKALAXE! Agur eta ohore TIOCFAIDH AR LA! (GURE EGUNE ALLAKO DA!)

[📸IRUDIXAK] Maxatzan leheneko mobilizaziñoi Ondarrun

Gaur munduko langileixin egune da. Langile klasin aldarrikapeneako egun historiku.

Ondarrun, LAB sindikatuk deitxute, eskualde mailako mobilizaziñoi egon da eguerdiko 12xetan. Hainbat kolektibok parte hartu dabe bertan, gaztik, emakumik, pentsionistak… Danan aldarrikapenak egon diz presente mobilizaziñointzir.

Ekitaldi bateaz emon gako amaieri manifestaziñoiai eta lanin hilddako biharginak tarte berezixe euki dabe ekitaldixan. 18langile diz 2021in prekariedadin erruz Euskal Herrixan bixitxi galdu dabenak. Euran omenez, lora eskeintzi eta agurre eindde. 2016an izotz fabrikan hilddako langilin senidik bistu dabe pebeteru.