Errenta aitorpena EUSKERAZ albistin ingurun zuzenketi

TURRUNEko irakurle batek bixalduzku idatzi hau:

Arratsalde on: Goian aipaturiko gaiari buruzko informazioa jarri duzue gaur. Jakin ezazue aurten Bizkaiko herritarrok ezin dugula errenta  aitorpenik egin finantza erakundeetan, horrela erabaki duelako Ogasunak. Horren ordez berak egin ditu gure errenta aitorpena. Etxean jasoko dugu informazio guztia eta gero tresna elektroniko bidez baietza, zuzenketa eta abar egin. 
OSASUNA

Hemen honi  buruzko informazioa:
https://web.bizkaia.eus/eu/errenta-bizkaia

*Gure partetik milla esker irakurle fin horrei, zuei esker aurrea jarraitzeko indarra emoten dozuelako.

Errenta aitorpena EUSKERAZ!

Errenta aitorpena EUSKERAZ etxeko deixe ein dabe aurten be udalak eta UEMA elkartik. Bizkaixan, errenta aitorpena etxeko modu erabilienetaku finantza erakundin buleguta juti de. Udalak eta amankomunazguk be finantza erakundikin elkarlanin eingo dabe aurten be kanpañi, herritarrak errenta aitorpena euskeraz etxea gonbidatuz. Anima zeu be!

Osasun eskubidin alde, IBON ETXEA!

Osasunan Nazioarteko Egune de gaur, eta gaxo larrixak dauken hamazazpi euskal presun egoeri bistaratu dau SARE elkartik, «salbuespenezko» espetxe politikin eragiñe eta espetxitako gabezixak salatute. Gaur arratsaldin hainbat herrixetan egin dabe elkarretaratzik hau salatzeko, tartin ONDARRUn ikusten dozuen latxeik.

Alamedako Pentsionistan elkarretaratzi gaur be!

Honentzako ezta jairik, herri gexenak jai egune ospatu dau gaurko egune bañe Alamedako Pentsionistak beste astelehen baten, pankarta atzin batu diz danoi toka bilezkuken aldarrikapenak eskatzen: PENTSIÑOI DUIÑAK ta GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU. Gaur 167 lagun batu diz eta datorren asteleheneako toki eta ordu bardiñin bertan batzeko deixaz amatxu dabe ekimena JO TA KE LORTU ARTE! esaldixaz.

Gaur ABERRI EGUNE! Gora EUSKAL ERREPUBLIKI!

Gaur aberri egune ospatzen dou Euskal Herrixan. Jai egune ixan arren, aldarrikapeneako egune dou gaurku.

Pandemixa honek barriro erakutsi dozku BURUJABETZI bir douela, geure herrixan ingurun erabakixak hartzeko eta arazuk geuk jestionateko.

Udaletxeko mastan Ikurrine, Nafar ikurre eta Ondarruko ikurre daz.

Herriko balkoi eta bentana asko ta askorek be ikurrinak dakarre ipinitxe:

Plaza musikan batu gaz 12:30etan puntun “Euskal Herria batera” ekimenak deitxutako ekitaldixan. Bertan, danok batea hiru abesti kanta (Txoria txori, Gernikako arbola eta Ikusi mendizaleak) eta ikurriñak altza dabe udal ordezkarixak.

Argazkixak jasoten jun ahala eguneratzen jungoa argitalpen hau.