Zapatun (U-9) 17:30etan MANIFESTAZIÑOI zaldupeko zubitxik. Danak etxea ekarteko IXAN BIDI!

Zapatu honetan urteroko zitxa garrantzitsu dakau herriz herri. Urtero Bilbon milaka lagun batu ixan gaz preso ta iheslaixan eskubidin alde, baine aurten pandemixa egoeri dala eta herrixetan mobilizati tokaten gazku.

Etxeako, konponbideako eta elkarbizitzako IXAN BIDI! lemapin urtengo dau zapatu honetan 17:30etan manifestaziñoik Zaldupeko zubitxik. Manifestaziñoiai frontoin eingo dan ekitaldixak emongo dotsa amaieri. Irakurketi, bertsuk, musiki, dantzak… eukiko douz etxin falta gaskuzenan aldeko mobilizaziñoiai amaieri emoteko.

Herriko Sareko kidik, mobilizaziñoin barri emoteko kartelak eta pankartak ipini dotxuez kalitan. Kotxi be para baik dabil manifako deixe etxen.

Hainbat herritxarrek bat eindabe mobilizaziñoiaz eta argazki honek ataben urte zahar egunin parte hartzeko deixe etxen.

Bide honetan danok gaz beharrezkuk! Zeu be ixan bidi!

Ernaiko kidik preso eta iheslaxan alde mobiliza diz

Atzo (Urtarrilak 2) preso eta iheslaxan aldeko ekimenak burutu ben Ernai gazte antolakundeko kidik herri ezberdinetan. Ondarrutarrak Bilbon eon zin presun alde korrikan eta ekitaldi politikun.

Gaurko gaztin aru, borroka armatun ondorixuk bixiko dotxun azkanengoko belaunaldixe ixan bir dela aldarrikatuben eta horretako preso eta iheslai guztik etxea ekarteko burrukan jarraitxuko dabela argi lagaben.

Itsas langillin formaziñoi mintegixe egon da Kofrai Zaharrin

Gabon egun hauetan gexenok atsedenaldi edo opor txikixak hartu dou geure zereñetan beste batzuk ordez formakuntza lanetan ibili diz (beheko argazkixan ikusiko dozuen latxeik). L.A.B. sindikatuk mintegixe eindau arrantzalintzako Ondarruko Kofrai Zaharrin. Itsas langillin hitzarmenan ingurun, atsedenaldixak, nominak, lizentzixak…

Baldintza prekaxuenak dauken langillintzako formaziñoi beharrezku de, lan baldintzak hobetzeko giltze dalako.