Ahoztar Zelaietan liburu ezautzeko aukeri eukikou gaur arratsaldin gaztetxin. Idazli bera gerturatuko da herrire eta kontakozku diru baltzan ibilbidi (Komisiñoik deitzen dotze eurak) enpresa mundun. Zazpirak puntun hasiko da hitzaldixe ta jakinmiñe badakazu ezin dozu huts ein. Bertan ikusiko gaz.
Epe laburrin erronka handixak dakauz. EH Bilduk eta Euskal Herrixak gure etorkizune jokatzen dou. Kolore guztixetako hauteskundik eukikouz hurrengo hillabetitan eta gure ustetan asko dakau irabazteko.
8 urte daruaz guztion artin EH Bildu sendotzen, instituziñoi desberdiñetan gobernateko gaitasune dakauela erakutsi dou, herritxik eta herrixantzako politikak eiñaz. Martxoan 15 in Markiña Xemeinen eskualdeko ekitaldixe eingou eta bertaratzea gonbidatzen zatxuau. Ekitaldixan EH Bilduk batzar nausixetatik eta eskualdeko instituziñoitatik eskualdeako dauken proiektu eta eskaintza politiku azaldukou eta Bea Ilardia Olangua Bizkaiko Ahaldun Nagusi ixateko hautagaxe eta eskualdeko herrixetako zerrendaburuk be eongo diz. Guztion artin osatzen douen proiektu sendotzen jarraitzen juteko.
Bilera honetan, Oporrak Bakean zer dan, programin inguruko xeetasunak, zalantzak argitxu eta Ondarrun harrera familixak ixan dizenakin eta dizenakin solasteko eta bixipenak elkarbanatzeko aukeri eukiko dou.
Atzo, (martxoak 10) 81 emakume ondarrutarrek parte hartu eben urtero donostin ospatzen dan emakumin lasterketan! Gainea aurtengo LILATOIk berezitxasune euki dau, 30urte bete diz lasterketa hau etxen hasi zinetik. M8 pasa barri, aldarri feministak ixan diz nausi!
Hamen lagaten dotsuau herritxarrak atatako argazki batzuk, Gora ondarruko emakumik!
Atzo (Martxoak 9) egun guztin belaunaldi ezberdinetako hainbat lagun ibili zin Ezker Abertzaleko Jarrai gazte antolakundin 40.urteurrena eta gazte mugimendun urtitako jardune ospatzen! Jai giru ixan zan nagusi, baine ekitaldi politiku eta bixipenak kontateko tarti be egon zan.
This slideshow requires JavaScript.
Ekitaldi honetan, iraganaz ikasitxaku hartu, burruki gaurkotu eta etorkizunea beire emon biharreko pausuk nabarmendu eben. Eta gaztienak, oso garrantsitzutzat jo ben belaunaldi ezberdinan artin sortu dan harremana. Horren adibide, gazte antolakunditan ibilitxakun argazkixe
Ekitaldixe eta gero poteun urten eben danak batea eta 15:00ak aldin TXOKUN einben bazkaxe, bingo musikatu eta sobremesi.
This slideshow requires JavaScript.
Hamen Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak einddako bideu eta albistin loturi:
UNANUE UDAL MUSIKA ESKOLA + ARRATIAKO MUSIKA ESKOLAKO ikaslik ELIZONDOa duz asteburu pasan. Bertan KONTZERTU eskeiniko dabe zapatu gabaz herriko elixan. Handik bazabize hurreatu eta gozatu!
Iñoizko kale mobilizaziñoirik handixenetaku ixan da gaurku herrixan. Emakumik nahikure esan dotze egoera honei, eta pilobat lagun ixan gaz greba feministiaz bat einddouenak! Gizarte aurrerakoi bat nahi badou ein, bardintxasunai eta feminismuai kolpe ein bikotzau bai ala bai bixitxako arlo guztixetan. Guazen bidi etxea.
Hamen gaurko mobilizaziñoi eta aldarrixan argazkixak:
Eskualdeko mobilizaziñoi be egon da Markiñan, berta juteko kotxe karabani egon da. Hamen mobilizaziñoi horretako irudu batzuk: