Badator Lea-Artibai eta Mutrikuko BULKADA EGUNE! Martxun 23an Ondarrun!

Martxun 23an Lea-Artibai eta Mutrikuko bulkada egune eukiko dou Ondarrun! 40urte luzitako gazte burruki gogorarazi eta ospatzeko baine etorkizunea begire dazen erronkak eta konpromisuk berresteko!

Egun osuko egitarau da antolatute! Goxin mahai inguruaz hasi, poteu, bazkaxe, jolasak, erromexi alde zaharrin, ekitaldixe, kontzertuk… BAZKAIKO TIKIK KULIXKAN SALGAI!

Egun honetan parte hartzeko deixe etxen, agerraldixe einben eskualdeko gaztik, hamen bideu:

Martxoak 23 (zapatu) KONPOST egune

Konpost egune antolatu dau Lea Artibaiko Amankomunazguk Ondarruko Udalaz batea martxoan 23rako, Ondarruko Alamedan. Horrekin batea hirugarren kaptazio egune eingo dau Amankomunazguk, hondakinak bereizi nahi daben bizilagunak ixena emon dezaten. Etorri eta erun etxea Ondarrutarron hondakin organikukin eindako konposta eta erun tomate edo letxuga landare bat!

martxoak 23 konpost egune

6. Argazki Lehiaketi

Hondar Ahuak (Zaldupe eskolako guraso elkarti) antolatu daben 6. Argazki Lehiaketin barrri jakin dou. Gai latxeik URA eta argazkixak aurkezteko epi Martxoak 29 ixango da. Argazkixak atati gustoku badozu, ez galdu aukera eder hau.

argazki lehiaketi