
Month: abuztua 2018
DANOK DAKAU POPAN ZULU! Gazte egune 2018
Abuztuak 13 (astelehena) GAZTE egune. Aurten kartel eta esaldi deigarrixe ibili dabe herriko gaztik euran egune ospatzeko. Egitarau osu behian agertzen da ta parrandako goguaz eidaz argitxu dosku.

Abuztuak 14 (martitzena) ELKARTASUN bazkaxe Plazagañin
Ipini dabe saltzen ELKARTASUN bazkaiko tikik ANAITASUNA eta KULIXKA tabernetan 20 eurotan. Gogoratu 425 tiket baño ez dazela ta di-da baten saltzen dizela. Ondarruko esaldi ezaunaz amatxukou, atzana popa ustel!

Abuztuak 10 (baixaku) ASTERRIKAn San Lorentzo egune ospatukou. Hurreatu!

Abuztuak 8 (eguaztena) kaleko zini Gaztetxin: El show de Truman!


[Bideu] PLAZAGAÑEko usain ederran aurreko biharrak!
Beste urte batez be HERRITXARRAI esker Ondarruko Ezker abertzalik urtero montaten daben PLAZAGAINI jantokixe eukiko dou 2018ko Andramaxetan!

Honek danak suposatzen daben biharran parte baten bideu lagaten dotsuau hamen.
Errepikatzen dou hamen bideun biharran zati bat agertzen dala bakarrik. Beste ezkutuko eta atzeko bihar asko eta asko da urte guztin hau danau aurrea atateko.
Eta zelan ez plazagainin sardiña erri, atune marmitxaku… jateko, aurretik dana monta bihir de! Bideun ikusitxakuaz geatu eta anima montajea!

AURRERA K.E. lelengoko taldi martxan!
Gaur arratsaldin ein dau aurkezpen ofiziala herriko kanpofuelin AURRERAko nausixan taldik. Bertan egon da Ondarroako kirolaren leihoa eta argazki honek eskeini dosku. Informaziñoi gexa bertako blogin dakazue.



Plazamusikako Txosnagunin egitarau Andramaxetako

ARRIGORRIko hondartzan eon gaz, PRESO ta IHESLAXAK, ETXEA!
Euskal Herriko hondartza ezberdinetan elkarretaratzik ein diz gaur eguerdixan Etxerat elkartik antolatute. Dispertsiñoi politikin amaieri exijitu dou, euskal preso eta iheslai politikuk, behingoz, etxin eta bixik nahi douzelako.







