Zapato domeka bete beti aurrikusten da ongun be. Gaur, ZUBI-ZAHAR herri ikastolin 50. urteurrenan ospakizunan amaiera mundiala emongotze. Ekitaldi handixena eguerdixan ixango da Itsas Aurreko karpan (600 lagunentzako bazkaxe) bañe egun guztin tzir ekintza desberdiñak eukikouz, beheko egitaraun ikusiko dozuen latxeik.

Beste aldetik, bixar (Domeki) LASTERBIDEAN herri lasterketi ospatuko da herrixan. 1.000 bat lagun aringaingan ikusteko aukeri eukikou. Eguerdixan herri bazkai handi bat eongo da (600 lagunentzako hau be) ta egun guztin tzir, musika emanaldixak, umintzako jolasak, pilota partiduk…. Egitarau behian dakazue.

Hau dana aurrea eruteko jende asko ibili de prestaketan lanin. Hamen sare sozialetatik hartu douzen argazkixak hori erakusteko.


