Honetxek ixango diz Apirilin GORENGOKO ZINAN (barnetegixan edo ospitxal zaharrin) proiektako dizen pelikulak! Martitzenetan 20:30etan!

Honetxek ixango diz Apirilin GORENGOKO ZINAN (barnetegixan edo ospitxal zaharrin) proiektako dizen pelikulak! Martitzenetan 20:30etan!


*Derrigorrezku de aurretik ixena emoti.
Irakasli: Jule Goikoetxea (EHUko Zientzia Politikoetako irakasli, Gobernantza eta Ikasketa Politikuk Masterreko zuzendaixe eta University of Cambridge Journal of Politics-eko editore elkartu) Egutegixe: Apirilak 20 eta 21
Ordutegixe: Apirilak 20, baixaku: 17:00etatik 21:00eta; Apirilak 21, zapatu: 10:00etatik 14:00eta.
Ikastaru: Zelan ulertzen da gatazki eta baki gure gizartin? Zer da normalizaziñoi? Zeatxik dauke emakumik boterearekiko ikuspuntu negatibu? Ikastaro honetan, zibilizazio kristauk eta hortik jaxotako ideologixi (eta alderdi) nagusixak boterearekiko eta gatazkarekiko dauken fobixi azalduko dou. Ikuspuntu feminista batetik boteri, gatazki eta baki birpentsatzeko beharra proposatuko da. Politikin dimentsiñoi gatazkatsu aztertuko dou beraz, eta zeatxik gatazkak aldaketa politiku posible egiten daben.
Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila
Ongo astelehenin be, irudi hau ikusiko dou Alamedan. Gure edadekuk batuko diz herriko erdigunin eguerdiko 12xetan euran eta euran ondorengun eskubidin alde.

Gaur Aberri egune gaz ospatzen Euskal Herri guztin! Gaurko egune jai egun modun ulertu arren askorek, aldarrikapena da nagusi, argi eta garbi ikusten da gure herriko balkoi asko eta askotan dazen ikurriñakin!
Beste asko Iruñan egon diz Independentistak sarik deitxutako deialdixetan parte hartzen eta BURUJABIK ixanda hobeto bixiko gazela aldarrikatzen, horretako INDEPENDENTZIXI de bidi!






