Martxoak 6 (martitzena) hitzaldixe Etxelilan: Estrategia feministak gatazka armatu eta behartutako desplazamendu egoeretan

martxoak 6 hitzaldixe etxelilan

Hizlarixe: Staša Zajović (Feministi eta antimilitaristi) Ordutegixe: 19:00tan Leku: Etxelilan
Hitzaldixaz: Memoixa feministi eta antimilitaristin eta gerran kontrako hitzaldixe eingo dau Zajovicek. Bereziki, gerra, gatazka armatu eta bortxazko lekualdaketetan estrategixa feministak zeintzuk ixan dizen eta ixan daitezken azalduko dau.

Badator GAZTE AKELARRI! Martxoak 30, 31 eta Apirilak 1 Oiartzunen!

Urtero latxeik badator Udabarriko gazte topaguni ERNAI eta AITZINAk antolatute! Ixez morun GAZTE AKELARRI deitxute, euskal herriko milaka gazte batuko diz Martxun 30, 31 eta Apirilak 1in Oiartzunen!

Herrixan be hasi diz Ernaiko gaztik motorrak berotzen eta idatzi hau ata dabe sarrerak, turnuk, autobusan…ingurun informateko:

Aupa gazte!🙋🏾

BADATOR GAZTE AKELARRI! Martxoak 30, 31 eta 1in Oiartzunen batuko gaz formakuntzi jaso eta gaztin arteko harreman sarik sustatzeko.

Sarrerak ANAITASUNAn daz eskuragarri 30€-n truke! Kontutan hartu, hau eztala makrofestibal bat eta posible etxeko danon laguntzi ezinbesteku dala. 🔨💪Ondoixoz, bakotxak turno bat etxeko betebeharra presente euki.

Amaitzeko, gazte buse eongo da Ondarrutik Oiartzunea, apuntateko listi Anaitan da. 🚌Eta horreaz batea turnutan apuntateko listi.📃

Sorginkerian dugu independentzia!

Ondarruko Ernai

Hamen egitaraun zati bat argitaratzeko einddako kartela:

MARTXOAK 8ko GREBA FEMINISTI dala ta, RADIXU IRRATIXAN programaziño berezixe

gorrixazRADIXU Irratixak Mugimendu Feministik deitxutako grebiaz bat etxen dau. Hori dela ta, martxoak 8xan programaziñoi berezixe eskeiniko dau eta beste ordu guztixetan MUTUTUTE eongo da.
Martxoak 8, eguaztena:
09:00-11:00 GREBA HIZPIDE (Hala Bedi Irratia-Arrosa Sarea).
11:00-14:00 HUELGA A LA OLLA (Hala Bedi Irratia-Arrosa Sarea).
16:00-18:00 GREBABIDEA (Hala Bedi Irratia-Arrosa Sarea).
18:00-19:00 PLANTOIA (Hala Bedi Irratia-Arrosa Sarea).
21:00-22:00 KRITIKAL BLUES. Emakume bluserei buruzko irratsaio berezia (RADIXU).
22:00-00:00 BON VIVANT. Irratsaio berezia (RADIXU).

 

Asteburuko laburpena irudixetan!

Askotan etxen douen latxeik eta asteburuko albiste eta ekimen guztin “post” ak banan banan altzati gure herrixan ixe ezinezku danez, hamen lagaten dotsuau asteburuko ekimen eta ekitaldi ezberdinak emon doskuezen irudixak!

Hasteko, astin esan gendun modun, txalopa askorek hasi dabe berdeladako kanpañi eta berdelai ixez modun antxoik aurri atrapa dotsa… lehenengoko antxoi aprobateko aukeri eukigendun . Portun sartu zan antxoa kopuru handixe ez ixan arren seinale ona da hau…

img-20180301-wa00061810190105.jpg

Zapatun LABek deitxute lora eskeintzi, ekitaldixe eta kontzentraziñoi eingendun monolitun 1976 ko martxoak 3an polizixa españolak Gasteizen Euskal Herriko langile mugimendun kontra einddako eraso eta sarraskirik handixenan urteurrenin!

img-20180303-wa0015723605116.jpg

img-20180303-wa00131767823877.jpg

img-20180303-wa0016455982905.jpg

Beste alde batetik, atzo Gernikan EMAKUME HAUTETSIXAN II. BATZAR BEREZIXE egon zan eta gure herriko zinegotzixak han egon zin:

img-20180304-wa0065-11776847137.jpg Emakume hautetsixan 2. batzarra GERNIKAn 2018-03-03

Gaur zitxa garrantsitsu euki dou Ziortza-Bolibarren, bertan Venezuelan aldeko egun guztiko egitarau egon da, ekitaldixe, mosaiku , bazkaxe… hamen irudi batzuk:

 

This slideshow requires JavaScript.

Ta ixe astebururo latxeik gaur erramutan dabizen gaztetxuk Sestaoko uretan ospatu dizen estroparetan parte hartu dabe.

 

This slideshow requires JavaScript.