Hauxe mezu eta kartela bixaldu doskue Lea Artibaiko Ikasle Abertzalik bixarko grebin ingurun:

📚Hezkuntza sistemi kapitalismun baitako tresna garrantzitsu bat da gaur egun. Hezkuntzin bidez:
👷♀🕵♂👨⚕👩🍳👩🏫👨💻👩⚖Sistemin mesedetara soldatapeko lana eingo daben ikasleri sumiso ta akritiku sortzen dabe.
😐💭 Sistema honen zapalkuntza oro legitimue dala pentsauaraztezkun idearixo edo ideologi bat ezartzezkue
LOMCE, Heziberri… Asko diz azkan urtitan espainiar estatuek inposatutako neurrixek gure ikastetxitan.
Iñoz galdetuzkue zer ta zelan nahigaun ikasi?
-Sistema kapitalistien mesedetara dauen hezkuntzie salatzeko
-Aurten be LOMCEri planto eitxera goiezela zabaltzeko
-Euskal Herrixen geure mesedetara eongo dan hezkuntzien biherrixena kaleratzeko
-Indarrak batzeko
-Indartsu gauzela eta aurre eitxera goizela erakusteko
Martxun 21in ikasliok kalera! 12:00etan Markina-Xemeingo arkupetik.
Hau eztalako gure hezkuntzi, entzun eingo gaitxue!
Lea-Artibaiko Ikasle Abertzaleak