Ekainak 17 (domeki) LASTERBIDEAN karreri Ondarrun

Aldaketa baten barrixe alla gazku.

🚨🚨🚨 Egun aldaketi!!!🚨🚨🚨
Ekainan 17xan Ondarrun ospatuko da lasterbidean lasterketin 6.ediziñoi.
Ekainan 10in Gure Esku Dago ekimenan ekitaldi nazionala danez, aste betez atzeratzi erabaki dabe antolatzallik. Beraz badakixue, ekainan 17xan jantzi aringaingako zapatillak eta iserdi bixkat atatea!!

1

Ikastaru Etxelilan urtarrillak 17-24-31, “MENOPAUSIA lantzen” gaxe hartute

menopausia

*Aldez aurretik ixena emoti ezinbesteku de

Ikastaru: Menopausian inguruko lan desberdiñe proposatzen da: emakumin bizitzako momentu garrantzitsu de, non gure aukerak, bai osasun arlun bai emoziñoin arlun inportantzixa handixe dauken. Ideia nagusixe zera da: osasun ikuspuntutik menopausixe ez dala gaixotasun bat ikustaratzi, eta emakumintzat ikasteko eta jabekuntza lantzeko momentu ezin hobi ixan daitekeela erakusti. Gure ziklu ezagutzi, honen amaierak zer dakarren ikasti eta bai anatomikoki, fisiologikoki zein energetikoki ezagutzi. Alde praktikun, Do-in automasaji, inkontinentzixako ariketaren bat, EFT teknika errez bat, testajea eta hainbat teknikaz hitz engo dou, parte-hartzailin interesen arabera.

Irakasli: Maite Onaindia Mayor (Fisioterapeuta) Egutegixe: Urtarrilak 17, 24 eta 31 Ordutegixe: 17:00etatik 19:00eta Leku: Etxelila

Urte zaharrai AGURRE ta barrixai EGURRE!

Nahibeste gauza laga dosku 2017.urtik, pilobat ekimen…beste urte bete birko geunke danak akordaeratxeko. Barririk pozgarrixenetaikuk Xabi eta Kemenen etxeratzi… ahaztu baik beste 5 lagun falta gaskuzela herrixan eta bereziki gaxoik eta muturreko egoeran dan IBON! Urtik,barri tristik be laga doskuz, gure artetik jun dizen kide eta lagunak, Andoni, Imanol, Karmelo, Miren, Isidor,.. EZ ZATXUAU AHAZTUKO!

Datorren urtin be Ondarruko barrixak emoten jarraitzeko gogukin ga, beti be ezkerretik eta ikuspuntu abertzale bateaz! Egunero burrukatzen gabizena danokin elkarbanatu eta zabaltzen jarraitxukou  2018. urtin be, helburuk lortu bitxartin. Beste baik Turrune osatzen douen guztion partez URTE BARRI ON! Eta eskerrik asko argazkixak bixaltzen, elkarbanatzen, ikuslik ixaten eta hau aurrea atateko esko bat botaten dozuen guztioi!

urteku.png

Esan bir de Turrune sortu zanetik 2017 amaiera, 2.000.000 bisitxa pasa douzela eta ixe 5.000 albiste ero post argitaratzea aila gazela!

Ondarruko ERNAIk urte zaharra agurtzen eta barrixe egurtzen ata daben kartel ederra…

unnamed

Hau SORTUk:

img-20171231-wa00381315723123.jpg