Prentsaurreko baten azaldu daben latxeik, IBONen bixitxi hari batetik zintzilik dala argitxu dabe elkarte desberdiñetako arduradunak, agerraldi baten Bilbon. Berba gogorrak ibili dabe IBONen osasune dala ta berba ein dabenak, “Ibonen bixitxi edozein momentun amatxu daitekeela”, “egoera oso kezkagarrixe” edota “gero alperrik ixango diz kondenak, malkuk eta kontu guztik”. Iparra galdu baik plataformako kidin gain Sareko ordezkaxak egon diz Bilboko prentsaurrekun eta hurrengo egunotako mobilizaziñoitxako deixe ein dabe. Gaur [urrixak 18] esaterako, Kalera Kalera dinamikik deitxute 19:00etan Hego Euskal Herriko eskualdeetako epaitegi aurritan batuko diz IBONen egoeri salatzeko. Domekan [urriak 22] 13:00tan Alamedatik urtengo da manifestaziñoi; Ibon etxea! Bixik! lelopin. Azarun 11an larriki gaxo dazen presun etxeratzi eskatzeko giza kati eingo da Basauriko kartzelatik urtenda. Amaitzeko, hainbat euskal presok gaur baraualdixe engo dabe IBONen egoeri salatzeko, esaterako, Sevilla II espetxin dazenak.

Berandu baino lehen, Ibon etxera!
