Sevilla II ko presuk, IBON eta gaxoik dazen presun alde burrukan!

 Atzo hauxe mezu zabaldu zan Sevilla II ko presun burrukaldixan ingurun…

Gaixo dauden euskal preso politikoek pairatzen duten egoera larriaren aurrean eta bereziki Ibon Iparragirre gure kidearen muturreko egoeraren aurrean, SevillaII espetxean gauden euskal preso politikoek ondorengoa adierazi nahi dugu: 


Euskal Herrian Ibon Etxeratzeko egiten ari diren mobilizazio eta eskaerekin bat eginez, astelehen honetatik aurrera (2017.10.17) espetxe honetan gauden Euskal Preso Politikoak borroka iraunkor bat hasiko dugu. Txandaka txapeoak, barauak eta janariari ukoak egingo ditugu “Ibon Etxera Bizirik” leloarekin.


 YAALAH ELKARTIN BILERA ZABALA, baixakun (az 3) 18:00etan kofrai zaharrin

Baixaku honetan (azaroak3) atsaldeko 18:00 etan Yaalah saharar herrixan aldeko elkartin bilera zabala egongo da 2018re beire dakarrezen erronkak zehaztu eta animaten dan jente guztiaz batea aurrea etxeko! Saharar herrixaz interesa dakarren herritxar guztiai ein dotse deixe bilera agertzea.

Bertan urteroko Karabanako janari bilketi zehaztu, 2018ko Oporrak Bakean… eta batez be apirilin kanpamentutan bertan etxi aurreikusten dan herriko elkartasun biajin ingurun ze asmo dazen eta proiektu aurrea etuteko batzarrak eta jenti zehazten ahalegindduko diz!

IBON en aldeko moziñoi onartu dau udalak!

Eguenin (urriak26) Ibon Iparragirren aldeko moziñoi onartu ben udala osatzen daben alderdi bixak. Moziñoi onartziaz gain, bat einddabe gaur euerdixan einddan kontzentraziñoiaz.

Kontzentraziñoiko irudixak:

Aurrea jarraitzen dabe IBONen eta gaxo dazen presuk etxeratzeko ekintzak, adibidez argazki hau SESTAOn atataku de.

Sestaon Preso gaxuk etxeratzin alde 2017-10-27 2

Eta amaitzeko argazki hau Zelanda berritxik bixaldu doskue ibonei elkartasune erakusteko!

Zelanda Barritxik berotasuna eta maitxasuna Ondarrura !!! IBON ETXEA!

Ondarruko Hezkidetza Proiektu martxan!

Atzo etxelilan aurkeztu ban udalak ondarruko hezkidetza egitasmu.

screenshot_20171028-1609131071643217.jpg

Ondala urte batzuk sortutako proiektu de hau herrixan, eta onarte pilobat lanketa eitxuz eskoletan, herrixan, gurasukin, hezkuntza langilikin… Argi da bardintxasunea bidin, beharrezkuk dizela honek lanketak eta hori aurrea eruteko hezkidetzako proiekto potente bat daz martxan ipintxen…

Ezin ixan zendule Ondarruko Hezkidetza proiektun aurkezpenin egon? Trankil, Bideo honetan emotezku esku artin dabillen proiektu potente ta politxan barri.

 

Mobilizaziñoi barrixak IBON IPARRAGIRREn Askatasune eskatzeko

Domekan Urrixak 29xan konzentraziñoi bat engo da Alamedan eguerdiko 13:00tan. Gu han eongo gaz, eta zeu?

urriak 29 konzentri Alamedan

Bitxartin elkartasun mezuk jasoten jarraitzen dou. TXILE aldeku de azpixan ikusiko dozuena, ATACAMAko desertutik bixaldu dabe.

ATACAMAko desertutik IBONeaz bat 2017-10-24

Beste honek LEIOAko unibersidadin atatakuk diz

LEIOAko ikaslik be IBON KALEA 4

LEIOAko ikaslik be IBON KALEA 5

LEIOAko ikaslik be IBON KALEA 3

Ta amaitzeko Bizkaiko Batzar Nagusixak IBONen egoeriaz kezkatute ein daben idatzixe

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIXAK IBONeaz kezkatute

Ta  EH Bilduko Bizkaiko Juntetako hautatuk ata daben argazkixe

Bizkaiko EH Biluko batzarkidik