GORA GAZTE EGUNE eta GORA ONDARRUko GAZTIK!!!

Gaur gazte egunaz emotzau hasieri Andramaxai! Gazte guztin artin antolatutako eun ederra ixan da!Auzolanin eta elkarlanin! Esan bihir de 200 launetik gora egon gazela lantalditan eta zerein ezbardiñak etxen. Beste behin be erakutsi dou antolatute eta elkarlana ipar hartute edozetako kapaz gazela!

Hasieri betiko latxeik herriko kalitatik urten daben pregoik eta kamiseta salmentik emotze!

 


Gero turubi baja eta txaranteuaz batea herriko kalik aztintzea jun gaz.

 




Gero plazaganin gazte bazkatxan bapo jan dou!


Eta bazkaldu eta gero Marmitxaku bajateko Jokutan ibiliga herrixantzir!

Eta on segi txosna irekieri eta kontzertukin! Gaba luzi de ta…!😉

Gazte eguneko antolatzailik ixelako baloraziñoirik ein aurretik eskerrak nahi dotsez emon hau dana posible etxen laundu daben guztiai! Bereziki txokuko zaharrai, plazagaini jantokixai eta egun guztin esko bat botateko prest egon dizen gazte zein nausi guztiai!ESKERRIK ASKO!

Jai usañe herrixan!

Jaxak gaur hasteko listo daz GAZTE EGUNAZ batea, baine aurretik be hainbat ekimen euki douz herrixan motorrak berotzen hasteko! Nabari de herrixan jaxetako gou eta giru!

Santa Klara eune ixan zan baixakun:

Atzo txintxirrika egune… 

Emakumin estropadak be euki genduzen baixan:

Eta zelan ez jaxak aurrea eruten dabizenak be martxan eta azkan ikutuk emoten…

Plazagaini listo 5 egunin milaka launei jaten emoteko…

Txosnak be prest…

Eta zelan ez jaxe eta aldarrikapena batea! 

 Turruneruok gaurtik hasi eta Arrantzale egunearte jarraipen berezixe etxen jungo ga Andramaxai… horretako danon laguntzi eskertuko da. BIXALDU ARGAZKI, BIDEO EDO EDOZEIN APORTAZIÑOI : OTZARA@HOTMAIL.COM helbidea!

Baixaku (Abuztun 11) SANTA KLARA egune 2017

Aurten baixakun gertaten da SANTA KLARA egune ta ekintzaz beteta datorrela baieztatzen dau ata daben kartelak. Mendi ibilaldixe, pintxo jana, bertso saiu, herri bazkaxe, tirolini, sokamuturre, mus txapelketi, kontzertuk… ez dakazue aspertzeik hurreatzen bazaze, anima ta hartu parte ekntza desberdiñetan.

SANTA KLARA egune 2017

JAXETAN BE EZ DA IXELAKO ERASO SEXISTAIK ONARTUKO!

Aurten ixezko jaxetan ein zan lanketiai jarraipena emonda, BRIGADA MORIK eukiko douz Andramaxetan kalitan. Euran biharra ero zeregiñe erozein erason aurrin laguntzi emon, eroze duda argitxu eta informaziñoi banatzi ixango da beste zereginan artin! Hau dana herriko eragile ezbardiñak einddaben lanketiai esker ixan da.

Brigada morik azpimarratu dabe eraso sexistan gaixe arazo kolektibu dela eta danon artin konponduko douela!

Eta jaxeta beire honetxek pankarta eta muralak agertu gaztuz herrixan…



ANNA GABRIEL eta MIREIA VEHI (CUPeko) katalan parlamentaxak ONDARRU ezautzen

Kanpoa juten gazen latxeik herri ezberdiñak ezautzea geurea be etorten dizenak be badaz eta hau baieztatzeko hamen erakustetzuau pare bat irudi.

1

2

Ikusten dozuen latxeik gure etxin be egon diz. Erakutsi eta azaldutzau gure herriko egoerin barri. Galderaz josi gatxue, dana nahi ben jakin. Arrantzin ingurun, udaletxin etxen dan biarratxik, egoera politikun ingurun… eurak pozik ta gu euran ausardixaz inbirixa sanuaz. Traguk geure konture jun dizenez bertan euran konture hartzekotan gelditxu gaz.