Maiatzak 1, mundu osoko langillin egune

Gaur langille gehixenok (Ondarruko portun ixan  ezik) jai egune dakau. Jai egune bañe batxe be borroka egune. Gaur egun bixi douzen bizi baldintzak ez diz jausi zerutik, BORROKA bidez lortu dizelako asko ta asko. Lagun batek irudi honek bixaldu dozkuz, ze sarritxan ez douz eurok kontutan eukitxen.

b

d

c

Gaztik be bat etorri diz gaurko egune BORROKAtzeko egune dala gogoratzeko eta herrixe apaindu eindabe euran kezkak azaleratzen.

3

5

2

1

AITZOL ETXABURU ARTETXE preso politikun egune da gaur. ZOIXONAK lagun!

38 urte beteten dotxu gaur AITZOLek. Ondarrutik 1.008 km daz bera dauken kartzelararte (2.016 jun etorrixe) ixe Suitza ta Alemani joten, bañe asti jun da asti etorri beti da beraz herrittarren bat. Herriko barrixan zain eoten da beti, bateko obri, lagunan egoerak, arrantza mundu…herrimiñe.

TURRUNEtik belarri tengada handi bat nahiko gentzake ein zuzenin bañe wifixe ipini arte eonbiko eigaz diñosku berak, bittartin, idazten jarraitxukotzau. Zeuek be anima ezkeo hau da beran “pisun” helbidi:

AITZOL ETXABURU ARTETXE 10816
Maison centrale de Clairvaux
Ville sous la Ferté
10310 Bayel (FRANCE)

aitzol kartzelako argazkixan