“GAZTEOK INDEPENDENTZIA!” kanpañi aurkeztu de Ondarrun

Idatzi hau jaso dou herriko gaztin eskutik:

ONDARRUko hainbat gazte eragile eta norbanakuk “Gazteok Independentzia” kanpañi martxan ipini dou. Kanpaina honen helburu gaztiok independentzixako dakauen hautu berrestu eta mugimendu indartsu bat artikulatzine ixango da.
Ixan be, udaberri honetan (maxatzan 7xan) Herri Galdeketi ixango dou Ondarrun eta egun hori inflexiñoi puntutzat hartute hainbat ekimen jarriko dou martxan:
2
Apirilak 5: Aldarri independentistiaz batea, ein Korrika geure kilometrun! Gure km Kafe Marina aurrin ixango da 10:20tan.
-Apirilak 13,14,15: Gazte Akelarrea “Sugarraren dantzan independentziara!” Zornotzatik Igorrea. Aberri Egunin Gernika.
-Apirilak 22: Euerdiko 13:00tan argazki masibu hondartzan. “Gaztiok independentzia!” lemapin.
-Apirilak 28: Murala.
-Apirilak 29: Gazte Eraiki topaketak Markiñan. Euskal Herrixe eraikitxeko tresnak garatu biharra dakau, horretxeta jarrikoa.
– Maiatzak 7: Herri galdeketi Ondarrun. Hartu bozki eskun eta esan argi eta garbi etorkizun bat nahidouela!
Ixan be, gaztiok gaz Espainiar Estatun ustelkexa gexen jasaten douen kolektibu; esazkun  ikasiz gero, lan eginez gero, izugarrizko etorkizune eukiko gendule, bañe on ikusi dou ez dala holakoik, guztiz prekaxu ixatea edo Euskal Herritxik jutea kondenatu gaittuela.
Espainin menpe egotik zapalkuntza asko ekarten dosku, hasi hezkuntza erreforma frankistetatik, gure gorputan jabe ez ixati, etxebizitza luxu bat ixati edota miseixa gorrixan bixi baldintzak eukitxi. Honen kontra egunero borrokan dabizen gaztik egunero jazartuk diz, hala nola, desmilitarizaziñoin kontra etxen daben gaztik edo sarritxan euran iritzixe emotearren zigortutako hamarnaka gazte. Zer esanik ez espetxitan bahituk daukezen 342 euskaldunen ingurun eta munduntzir ihesin dazen beste ehundakak jasaten dabezenak.
Nazkatute gaz euskal burgesixak eskaintzen dozkun marko autonomikuaz, “autonomo” ixena daukena bakarrik. Aspaldi agortute dala nabari dau gizarte osuk, beraz, ikusten  douen alternatiba bakarra INDEPENDENTZIXI de!!!
1